noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

ESTALDURA

KIROL ISTRIPU KASUETARAKO ASEGURUA

Poliza hauek, KIROL ISTRIPUen ondorioz suertaturiko lesioak estaltzen dituzte; alegia, traumatismo puntual batek, bortitza, kanpo eta bapateko baten ondorioz garatutako lesioak kirol praktika baten bitartez. Era berean, ez traumatikoak diren istripu lesioak ere estaltzen ditu, sistema osteo/artikularra/giharretakoa; hala nola bere diagnostikorako behar diren tresnak.
ESTALTZEN DITUEN ARRISKUAK

HERIOTZA, kirol istripu baten ondorioz: 12.020,24.- €
14 urtetik beherakoen kasuan, 3.005,06 €.izango dira, ehorzketa gastuetarako.
HERIOTZA, kirola praktikatzen ari den bitartean gertatzen denean, baina honen ondorio zuzenez ez denean: 1.803,04 €.
14 urtetik beherakoetan, 1.803,04 €. koa izango da, ehorzketa gastuetarako.
ERABATEKO ELBARRITASUN IRAUNKORRA, kirol istripu baten ondorioz: 24.040,48.- €
ELBARRITASUN IRAUNKOR EZ-OSOA, kirol istripu baten ondorioz (baremoaren arabera).
OSASUN-LAGUNTZA: kirol istripuaren ondorioz,hurrengo baldintzekin:
Osasun-kirurgiko laguntza, baita erietxe gastuak ere, estatu mailan, 18 hilabetez eta kantitate EZ-MUGATU batekin.
Farmazi-laguntza, erietxe erregimenean, 18 hilabetez eta kantitate EZ-MUGATUarekin.
Dena den, hurrengo mugak ezarriko dira:
Material ortopedikoa, sendatzaile izaerarekoa, ez prebentiboa, polizak estalduriko istripu baten ondorioz: koste totalaren %100.
Gastu odonto-estomatologikoak, polizak estalduriko istripu baten ondorioz: 400.- €
Espainia estatutik at jasotako osasun-laguntza: 6.010,12 €.
Lekuz aldatzeak edota gaixoaren erreskateak sortu ditzakeen garraio GASTUAK, polizarekin adostatutako erietxe gertueraino iristeko, estatu mailan eta LARRIALDI kasu gisa.

ERANTZUNKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA:

Federazioaren erantzunkizun zibileko asegurua 300.000 €
Teknikari/Epaileen Erantzunkizun Zibila 150.000 €
Kirolarien Erantzunkizun Zibila: 150.000 €
Hirugarrenen erreklamazioen aurrean estaldura, baita, federazioko kideen artean ere.

> Federatua
>> Estaldura

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak