Era berean, norgehiagoka honetan zehar ESFk antolaturiko bileran, Europako Open Txapelketa 91 eta 92ko Azpi 16 Txapelketa antolatzeko hautegai-zerrendan onartu zuten EHSFa. Hauteskunde hauetan, Euskal Herria hautatu zen 92ko Europear Azpi 16 txapelketako egoitza bezala, 91ko Openekoa Frantziari eta 93koa Eskoziari eman zizkiotelarik.
91an Frantzian izandako Europako Open txapelketa, 14 selekzioen artean 4. lekua lortu genuen.
92an Euskal Herrian ospatutako junior txapelketan lehenengoak izan ginen taldekako mailan. Urrezko 3 domina lortu genituen, zilarrezko 3 eta brontzezko beste 3.
93an Eskozian ospatutako Europako Open txapelketan 13 selekzioen artean 6. izan ginen eta urrezko 2 domina lortu genituen.
94an Ingalaterran ospatutako junior txapelketan, 3. lekua lortu genuen, urrezko bi domina eta brontzezko beste 3 bereganatuz.
Portugalen izandako 95eko Europako Open txapelketan 13 selekzioen artean 3. tokia lortu genuen, brontzezko domina bi jaso genituelarik.
96an Portugalen ospatu zen Europako junior txapelketan 7 selekzioen artean 3. tokia eskuratu genuen, urrezko domina bat eta brontzezko beste 3 ateraz.
97an Irlandan ospatu zen Europako Open txapelketan, 14 selekzioen artean 4. tokia lortu genuen taldekako frogan. Urrezko 3 domina, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat jaso genituen.
98an Frantzian ospatutako junior txapelketan 2. tokia bete genuen 14 selekzioen artean. Honetan ere, taldekako frogan; urrezko 2 domina jaso genituen.
99an Portugalen ospatutako Europako Open txapelketan 13 selekzioen artean 3. tokia eskuratu genuen, urrezko 3 domina jasoz.
Channels Uhartetan 2000. urtean ospatu zen Europako Junior txapelketan 14 selekzioen artean 2. tokia bete genuen; urrezko 4 domina eta brontzezko 2 jaso genituen.