
Frantzian ospaturiko Europako Txapelketan (1987ko apirilean), euskal aparlarien partehartzea handia zela Espainako Selekziopean, taldearen buruzagia eta euskal federakundearen aldeko batzordeko ordezkaria zenak, CRAIG SAGE-k, argibidea eskatu zuen gure sarrera ahalbidetzeko inguruan Europako Surf Federakuntzako lehendakariak, Bianco jaunak, antolatu zuen biltzar arruntan zehar. Lehendakari moduan, Bianco jaunak, arreta handia erakutsi zuen Espainako federakuntza baten sorreraren inguruan, nahiz eta herrialde kide askok euskal surfaren egoera ulertzen zuen.
Aldi berean, EHSFren aldeko sorrerarako prozesu legala abiadan zegoen. Hasieran hainbat zailtasun egon ziren eta horregaitik negoziaketa europearra zailagoa izango zen. Zuriarrain jaunak bultzatuta, Jon Susaetak eta Mitxel Verdesek Parisen (87ko abenduan) ospaturiko Europako Federakuntzaren Biltzarrara jo zuten eta han, ofizialki, European Surfing Federation-eko kide izateko izen-ematea burutu zuten. Hala ere, Bianco jaunak, Espainiako Federakuntza baten beharra azpimarratu zuen, eta lehendakari gisa, nahiz eta ofizialki komunikatu Euskal Federakuntzak bere sarrerako bete behar zituen baldintzak bete, atzera bota zuen lehenengo urrats hori.
88ko urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Sailak Bianco jauna Gasteizera etortzeko gonbidatu zuen. Bilera horretan adierazi zuen Euskal Herrriaren onarpena Europan nahiko zaila ikusten zuela. Hala eta guztiz ere, euskal ordezkarien agerpena proposatu zuen, Puerto Ricon 1988. urtean ospatuko zen Mundialean Nazioartekoak antolatuko zuen bileran.
88ko otsailean, Kirol Zuzendaritzak eskatuta, Puerto Ricoko Munduko Txapelketara euskal talde bat bidali zen. Hauen artean Juan Garate eta Mitxel Verdes; bertan biek International Surfing Association (ISA) ospatutako bileran partehartu zuten. Txapelketan Jorge Imbert eta Asis Fernandezek parte hartu zuten. Bileran, Espainia gisa, euskal taldearen presentzia onartu zen eta Europako Federakuntzara eraman zen gaia.
88ko udaberrian zehar, harremanetan egon ziren Susaeta eta Verdes jaunak ESFrekin. Aldi berean, eskualdeen arteko batasun prozesua eraman zen aurrera EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAKUNTZA behin betirako ezartzeko.
88ko abuztuan, frantziar hondartzetan izandako Azpi16 europear ospakizunean, euskal taldeak espainar moduan parte hartu zuen berriro eta bigarren postu bikain bat lortu zuen. Nabarmendu neskeen mailan Ana Urrutiak lorturiko urrezko domina. Bertan ospatu zen bileran, Susaeta eta Verdes jaunak, EHSFren agiriak aurkeztu zieten ESFkoei Landaberea letraduak buruturiko txosten juridikoarekin batera. Bozkatu egin zuten eta Biancoren bozka berriarekin, EHSFren sarrera atzeratu zen, Espainiarrarena beharrezkoa zelako. Hala ere, ESFko hainbat kide EHSFren alde agertu ziren.
Abeberry abokatuak eginiko gertuerarako saiakerak porrot egin zuen; gainera, orduan Europa eta Frantziako Federakuntzeko lehendakari zenak, Bianco jaunak, ateak itxi zizkigun. Nahiz eta EHSF ezartzeko agiriak eduki prozesua erabat geldiarazi zuten:
Baina 89ko irailean, Euskal Selekzioak barriro ere parte hartu zuen Portugalen ospatu zen Europako Txapelketan. Letamendia eta Garate jaunak taldearen buru bezala joan ziren. Lehenengo aldiz, euskal taldearen parte hartzea debekatu zuten. Baina momentu hartan Saint Jean jauna zegoen Frantziako Federakuntzaren lehendakari berria bezala eta Allan jauna, Biancoren lekua hartu zuen. Hauen aldeko bozkei esker, EHSFren europear erakundean sarrera prozesua onartu zen.
Adostasun honen ostean, EHSFko idazkaritzak beharrezko urratsak eraman zituen aurrera, eta eskatutako txostenak ESFra bidali zituzten Europear Batzorde Betearazlean erakus zitzaten.
Azkenean, 90ko maiatzean erantzuna jaso eta EHSFri eskatu zioten uztailaren 29an Londresen ospatuko zen Zuzendaritza Batzordeko bileran parte hartzeko. Hara, Verdes eta Susaeta jaunek jo zuten. Han, baietza eman zieten eta azkenik EHSFak, EUROPEAN SURFING FEDERATION (ESF)aren barne egoteko helburua lortu zuen.

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec
Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak