Peñatxuri Surf Taldeko adierazle onenek Asturiasen ospaturiko Bodyboard Zirkuitu Nazionaleko proba menperatu dute
Pasadan asteburuan munduko bodyboarder bikainetariko batzuk izan ziren Asturiaseko Andrin hondartzan ospatu zen bodyboard zirkuitu nazionaleko frogan. Horien artean, noski, euskal bodyboarder onenak, ekitaldiko protagonistak izan zirenak.
Itsas eta haize baldintzak ezin ziren hobeagoak izan Llaneseko hondartzan: metro eta metro erdiko olatuak, eta hego haize apropos bat. Asturiaseko Surf eta Bodyboardeko Federazioak, ekitaldiaren antolatzaileak, publiko multzo handia egon zela komentau du, hala nola, ikuskizun paregabeaz gozatu zutela gaineratu du. 100 parthartzaileen artean, Europa eta mundu mailako adierazle nagusienak baitzeuden. Hauen artean, David Perez bizkaitarra, mundu txapelduna, zeinek, 20puntutatik 17 lortu zuen finalerdietan. Azkenean, hirugarren postua lortu zuen podium finalean. Garaipena, Aritz Larrinagarentzat izan zen, Sopelanakoa baita ere.
Baina hauek ez ziren podium finalera ailegatu ziren euskal bodyboard bakarrak. Drop Knee mailako podium finalean, Edu Bartolome aurkitzen genuen laugarren postuan. Peñatxuriko kidea ere!
Senior mailan, hondartza berekoa den Aitor Romo izan genuen txapelduna.
Emaitza bikain hauek ez dira hemen amaitzen; espero zen bezala, nesken mailan, gure adierazle bikainena izan genuen txapeldun, Eunate Agirre, Sopelanakoa ere, eta egungo mundu rankingeko bigarren postuan dagoena.
Asturiaseko Surf eta Bodyboardeko Federazioko presidenteak komentatzen zigun, Euskal Zirkuituko finala zirudiela. Eta ez da harritzekoa; Peñatxuri Surf Taldeko adierazle hauek bete zuten papera ikaragarri ona izan zen. Asteburu honetan surfaren txanda helduko da. Ea, euskal surflariak paper berbera betetzeko gai diren.