Aritz Aranburu Australiako Juniorrean parte hartuko du
Gutxi dastatuko ditu Aritz Aranburuk aurtengo gabonak, behintzat etxean. Hawaiien izan ostean, beste euskal surflariekin WQSko azken frogan partehartzen, (Hodei Collazo eta Eneko Acero), Aritz, Australiarako bidean dago, oso ondo ezagutzen duen txapelketan partehartzeko asmoz, munduko junior guztientzako ekitaldi ospetsuena duda barik: Billabong World Junior txapelketa hain zuzen ere. Honetan, munduko 48 junior hoberenak besterik partehartzen dute. Ez da sari hau lortzen duen lehenengo aldia, baina bai aldi bereziena, junior bezala jokatuko duen azken urtea baita hau Aritzentzat.
Ekitaldi hau, mundu txapeldun ugari irabazi dute lehenago; Andy Irons (1998), Joel Parkinson (1999,2001) edota aurtengo WQSko txapelduna, Adriano da Souza brasiliar gaztea bezala (2003).
Ekitaldi honetan partehartzea, hoberenei egindako oparia izateaz gain, puntu garrantzitsua da beraien curriculum-etarako, nazioarte mailako eskenatokira pase zuzena baita. Azpimarratzekoa da, Aritz, aurtengo mundu zirkuituan ere partehartu duela, emaitza zoragarria lortuz, lehenengo 100 postuetan sartu baita (87.ean). Duda barik, hobetuko duen postua, hasi besterik ez baitu egin.
Proba australiarra, urteko azken egunean hasiko da, abenduak 31n, eta urtarrilak 8an bukatu. Gure Aritzek, ez du etxeko gabonetaz gozatuko baina, behintzat, badakigu, 2.uda batetaz gozatuko duela Australiako Sydney hiriko Narrabeen Beach hondartzan, Kosta Pazifikoan. Ohore eta luxua, surflari bikain honentzat ere. Zorte handia, Aritz!