www.euskalsurf.com 10.000 BISITA JASOTZEN DITU
10 egun besterik behar izan ditu Euskal Herriko Surf Federazioko webgunea, 10.000 bisita jasotzeko, 1.000 eguneko. Ikaragarria. Gehienak, logikoa denez, Euskaditik eginda, baina azpimarratzekoa da Espainia, Europa eta Ameriketatik ere jasotakoak. Web honen irudi berria ikusi nahi izan dutenen artean, gehienek, haien iradokizun eta ideiak bidali nahi izan dizkigute, zorionezko mezuetaz gain; eta guztiak, noski, kontutan hartu dira webgune hau hobetzeko asmoz. Laguntza handia eskeini digute jasotako mezu guztiak eta hala jarraitzea espero dugu, egunero haz gaitezen; azken finean, guztiok osotzen dugu EHSF. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!