noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

270 PERTSOAN JO ZUTEN ATZO EL CLUB DE LAS OLAS ESTREINUAURRERA

13/01/2006
270 jo zuten atzo, EHSFk gonbidatuta, El Club de Las Olas filmaren estreinuaurrera, Bilboko Zubiarte zinemetara. Hauen artean, Peñatxuri Surf Taldea eta Bakio Surf Taldeko kide ugari nabarmendu ziren. Baita, surflari ezagunak ere izan ziren han, Alfonso Fernandez eta bihar La Galeako protagonista bat izango den Iker Fuentes besteak beste. Bodyboarder ugari ere bildu ziren, aurtengo Euskal Zirkuituko txapelduna, Antonio Ortiz, Hanton, Edu Bartolome, jarraitzaile handia eta argazkilaria. EHSFko lankide guztiak ere, noski, han bildu ziren: surf epaileen burua, Mikel Zalakain, bodyboarder modalitatekoa, Sergio Camprubi, EHSFko Kudeatzailea, Jokin Arroyo, eta txapelketako lankideak: Edu, Mikel, Coque, Javi,...EHSFko laguntzaile eta kolaboratzaile askok ere jo zuten hara, besteak beste Billabong markako kide ugari eta Liwa Productions ekoizpenetxeko mutilak; zeintzuek oraingo honetan, etxean utzi zuten kamara, gau lasai batetaz gozatzeko. Lurraldeetako federazioen adierazleak ere izan ziren han, EHSFko presidente izandakoak, lagunak, eta azken finean, euskal surf familia hau sortzen dugun multzo honen adierazle asko. Hala adierazi zuten sarrera txiki batetan, EHSFko emakumeak: Komunikazio Arduraduna, Zuberoa Andrés eta EHSFko Presidentea, Iciar Bustamante. Batzuen argazkiak publikatuko ditugu astelehenan. Euskalsurfetik, eta EHSFren izenean berriro ere, mila esker etorri zaretenei; baita Bistel Films-eri. Filma ikustera animatzen zituztegu ganontzekoei, honi buruz informazio zabalagoa aurkituko duzue hilabete honetako berrietan.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak