BEN PLAYER, NUEVO CAMPEON DEL MUNDO, DAVID PEREZ, QUEDA EN EL PUESTO 17
Aste hauetan, Hawai, munduko eszenatokian bilakatu da; hemen amaitzen baitira surf eta bodyboard mundu zirkuitu garrantzitsuenak. Oraingo honetan, gure euskal bodyboarder bikainena, David Pérez, Sopelanakoa, egungo Europako txapelduna eta ihazko mundu txapelduna, arrakasta handia lortzen zuen berriro ere Mauiko irla hawaiarrean. Rockstar Games Honolua Bay Pro bezala ezagutzen den ekitaldian izan zen. Lehengo txandatik izan ziren baldintza bikainak; 2m-tako olatuak eta tubo anitz. Munduko bodyboarder bikainenak han ziren, David haien artean. Azken laurdenetara heldu zen, finalerdietan sartzeko zorian geratu zelarik. Berriro ere, beste bodyboarder bikain baten kontra lehiatu zuen, Damian King hain zuzen ere. Biak egon ziren txandaren buru denbora osoan zehar, baina azkenengo momentuan, ezberdintasun handi baten atzean zihoan John Showell-ek, 10 bateko olatu perfektua harrapatu zuen, tubo baten itxurakoa hain zuzen ere. Horrek, gure David kanporatu zuen, ez baitzuen denborarik izan erantzunik emateko. Azkenean, Mitch Rawlins izan zen frogako irabazlea. Daviden papera, hala ere, azpimarratzekoa izan zen, baina istoria ez da hemen bukatzen. Jarraian gure txapelduna, Oahuko irla hawaiarrera abiatu zen Pipeline Pro froga ospetsuan eta garrantzitsuenean partehartzeko, mundu zirkuitu goreneko finala baizen. Orain dela ordu batzuk amaitu berri den honetan, antzerako zortea izan du Davidek, 17.postuan geratu da. Azkenean, Damian King irabazi du Pipelineko froga, baina Ben Player australiarra dugu aurtengo mundu txapelduna.
Emaitzak:
Pipeline Pro, Oahu, Hawaii
1 Damian King (Aus)
2 Ben Player (Aus)
3 Ryan Hardy (Aus)
4 Cedric Dufaure (Fra)
33 David Perez (Eusk)
Honolua Pro, Maui, Hawaii
1 M. Rawlins (Aus)
2 Dave Winchester (Aus)
3 Ben Player (Aus)
4 Dave Hubbard (Usa)
17 David Perez (Eusk)