BIHAR OSPATUKO DA PUNTA GALEAKO OLATU HANDIKO TXAPELKETA
...Aurreikusita zegoen bezala, eta ezarritako itxarote denboraldiaren barne, olatu parteak aztertu dira eta hauetan oinarriturik, bai antolatzaileak nola gonbidatutako surflariak, erabaki dute, txapelketa burutzeko egun aproposena datorren urtarrilaren 12an dela, alegia, larunbata honetan. Ziurtasun handiz baieztatu dezakegu, olatu erraldoiak izango ditugula orduantxe. Alegia, 3-4metroko olatuak ikusiko ditugu La Galean, surflariak surfeatu behar duten gutxienezko tamaina hain zuzen ere. Honek, ikuskizun aparta suposatuko du, ez bakarrik olatu handi hauen tamainagatik, baizik eta La Galeak dituen ezaugarri físikoengatik, hala nola muntaia eta noski, Bigrider bezala ezagutzen diren surflari hauek erakutsiko duten maila altuagatik. Etorri nahi duten hedabide guztiek akreditazio txartela eskatu beharko dute aurretik Euskal Herriko Surf Federazioan. EHSFk itsasuntzi bat jarriko du surflari eta hainbat hedabideentzat; azken hauek, akreditazio berezia eskatu beharko dute aurretik. Mesedez, EHSFko Komunikazio Departamentuarekin jar zaitezte harremanetan. Ekitaldiari buruzko informazioa jaso nahi duten pertsona guztiak, antolatzaileen webguneen bitartez lortu ahal izango dute: www.euskalsurf.com eta www.3sesenta.com. Honetaz gain, prentsa arduradun bat izango da ekitaldian, zeinek momentu oro informatuko duen hedabideak.
Urteko itsas ikuskizun bikainetaz gozatzera gonbidatzen dizuegu, datorren urtarrilak 12, goizeko 12etan La Galean.
Partehartzaileen zerrenda:
Eneko Acero
Iker Acero
Iker Fuentes
Ibon Amatriain
Asier Muniain
Pablo Solar
David Bustamante
Peio Etxeberria
Jon Garai
Mikel Agote
Guillermo Barandiaran
Dani Diez
PROGRAMA
11:00 Surflariak, antolatzaileak eta hedabideak elkartuko dira Getxoko Kirol Portuan, itsasuntzira abiatzeko
11:30 Itsasuntzia pikorantz abiatuko da
12:00-12:30 Ikuskizuna hasiko da. 3-4 orduko iraupena izango du.
18:30 Sari banaketa eta afaria La Fábrica de Juan tabernan
Sariak: Olatu handiena: 1.200 € + Trofeoa + Txapela
Surflari onenari: 600 €
Wipe Out handienari: 300 €
Jasitsiera bikainena: 400 €
Gainointzekoak 200 € jasoko dituzte bakoitzeko partehartzeagatik.
Materiala zozektatuko da
ANTOLATZAILEAK: EHSF eta 3SESENTA
DIRU-LAGUNTZAILEAK: ARNETTE, COOL, RED BULL ETA GETXOKO UDALA. BAITA, RED SAND ETA FULL & CASH ERE. KOLABORATZAILEAK- BILBOTEX, LA FABRICA DE JUAN, EUSKO JAURLARITZA-BIZKAIKO FORU ALDUNDIA-PUNTO RADIO-EL CORREO-EL DIARIO VASCO-GETXO SURF TALDEA