noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EHSFko Gala Barrikan ospatuko da asteburu honetan

26/01/2006
Honetan, 2005eko denboraldiari errpesaoa emango diogu; ihazko surflari bikainenak sarituko ditugu, hala nola euskal surfaren aldeko laguntza handia eskaintzen duten hainbat pertsonaia ospetsu.

Gainera, ohi denez, zozketa aparta izango dugu; honetan, surf taula eta Kanariaserako bidaiak irabazteko aukera izango duzu, besteak beste. Opari ugari ere banatuko dira publikoaren artean. Ihazko txapelketa sasoiaren laburpen itxikia ikusiko dugu eta otarteko ederra banatuko dugu denon artean. Festa honetan denik gara protagonista!

Guztiongan pentsatuta, ekitaldia, 18:00etan hasi eta 20:30tan amaitzea pentsatu dugu, datorren larunbatean, urtarrilak 28. Oraingo honetan Bizkaian ospatuko dugu, dakizun bezala, ihaz Gipuzkoan ospatu baitzen. Oraingo honetan Barrikako Bamboo taberna ospetsuan izango da.

Gero eta multzo handiagoa gara, zuri esker; horregatik, bihotz-bihotzez eskatzen dizugu etortzea.

SARIAK

Zarautzko Surf Kirol Elkartea izan da autengo surf talde txapelduna eta horregatik, 500€ko saria jasoko du galan. Bigarren tokian, Groseko Surf Indarra, Donostiako, zeinek 300€ jasoko ditu; hirugarrenik, Sopelako Peñatxuri Surf Taldea, 200€ko sariagaz.
Gainontzeko saridunak, euskal surf eta body zirkuituko txapeldunak, hala nola, Ikastxiki eta Ikas Surf zirkuitukoak izango dira. Gogora ditzagun!

1. Aritz Urbieta, euskal sur zirkuituko longboard-eko txapelduna
2. Jon Garai, euskal surf zirkuituko surf open mailako txapelduna
3. Indar Unanue, sub 18 ko txapelduna, euskal surf zirkuituan
4. Vanesa Bustillo, nesken mailako txapelduna, euskal surf zirkuituan
5. Luis Pérez, body open B mailako garailea euskal bodyboard zirkuituan
6. Antonio Ortiz, body open A mailako garailea euskal bodyboard zirkuituan
7. Beñat Elosua, sub 18ko garailea euskal bodyboard zirkuituan
8. Alfredo Herreros, sub 16ko garailea, euskal bodyboard zirkuituan
9. Borja Escudero, sub 16ko garailea, euskal bodyboard zirkuituan.
10. Deva Martin, nesken mailako txapelduna euskal bodyboard zirkuituan
11. Txaber Gaminde, sub 12ko garailea Ikastxiki surf zirkuituan
12. Juan Merodio, sub 14ko txapelduna Ikastixki surfean
13. Asier Makeda, sub 16ko txapelduna Ikastxiki surfean
14. Leticia Canales, nesken sub 12ko mailan Ikastxiki surfean
15. Garazi Sanchez, nesken sub 14ko mailan Ikastxiki surfean
16. Uxue Alberdi, sub 16 txapelduan nesken mailan, Ikastxiki surfean
17. Imanol Yeregi, sub 12ko garailea Ikas Surf zirkuituan
18. Cosme Fernandez, sub 14ko garailea Ikas Surfean
19. Asier Makeda, sub 16ko garailea Ikas Surfean
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak