noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EL CLUB DE LAS OLAS

04/01/2006
Azkenean heldu da Euskal Herrira, itxaroten geunden "El Club de las olas" filmea. Oraingo honetan Bistel eta EHSFren eskutik datorren pelikula dugu. Bilbon estreinatuko da eta Deustuko Zunbiarteko zinemetan emango du denboraldi bat.
Datorren astean izango dugu ofizialki ikusgai, urtarrilak 13an. Biartean, adi egon zaitez euskalsurf.com-era, sorpresa pare bat ditugulako zuretzat.
Ez baduzu gogoratzen orain dela aste batzuk aurreratzen genizun filme hau, honatx azalpen txiki bat.
Dana Brown zuzenduriko filmea duzu hau, The Endless Summer filme ospetsua egin zuenaren semea hain zuzen ere.
El Club de las olas, eszenatoki bitxi biltzen ditu, Vietnam eta Irlanda bezala. Protagonistak, munduko surflari bikainenak dira; besteak beste: 7 alditan mundu txapelduna izan den Kelly Slater, Keala Kenelly hawaiarra, edota Laird Hamilton ospetsua. Pelikula, olatu erraldoi, ikusgarri eta batez ere errealak, bilduko ditu, manipulazio barik. Oraindik egin ez baduzu, pasa zaitez "Bideoak" ataletik eta trilerraz goza ezazu.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak