PUNTA GALEA BIG CHALLENGE TXAPELKETA LASTER IZAN DAITEKE
Aurten nazioarte mailako surf txapelketa ospatuko da Getxoko Punta Galeako olatuan. Txapelketa berezi hau lehendabiziz jazoko da hemen; ekitaldia, egun bakarran jorratuko da, nahiz eta 42 eguneko itxarote epea izan; alegia, abenduaren 3tik, urtarrilak 15erarte.
Ohiko arrauna izango duen olatu handiko gonbidapenezko txapelketa hau, 12 surflari izango ditu gonbidatutzat, eta hurrengo formatoan lehiatuko dute: sei parthertzaileko bi txanda eta suertatzen diren sei surflari onenak osotutako finala. Txanda bakoitza, ordu bateko iraupena izango du eta olatu handiena sarituko da, baita surflari osotuenarentzat, nola beherakada bortitzena eta wipe out handiena garatzen duenarentzat ere sari berezia egongo da. Olatuak, gutxienezko tamaina izan beharko dute; alegia, 4metro (12 oin).
Ekitaldia itsasuntzi batetik antolatuko da eta ikusleek Galeako labarratik ikusteko aukera izango dute, nondik, ikuspegi pribilegiatua izango duten.
Antolatzaileek telefono kontaktu bat eta web orrialde bi (www.3sesenta.com/www.euskalsurf.com) erreztuko diete komunikabideei. Hauen bidez, ekitaldiari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute uneoro. Txapelketa hasi baino hiru egun lehenago abisatuko dira hedabideak parte olatuek aurreratzen dutenaren arabera. Txapelketan, speaker batek informatuko ditu ikusentzuleak uneoro.
Antolatzaileak EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA eta 3SESENTA aldizkaria izango dira. Diru-laguntzaileak: REDSAND, COOL SHOES, ARNETTE, FULL & CAS, REDBULL, BILBOTEX, GETXOko UDALA, EUSKO JAURLARITZA eta BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.
Surfa, Getxon gehien praktikatzen diren kirolen artean dugu. Mundu mailako euskal surflari bikainenak getxotarrak dira; hauen artean: Acero anaiak edo Iker Fuentes nabarmentzen dira.
Galeako olatuari dagokionez, olatu luzea da, 200m-ko ibilbidearekin, tamaina handia har dezake eta labarren oinetan apurtzen da, 60m-ko altuerara, Bilboko merkatal kaiaren aurrean. Zaila da, lurrez gerturatzea, horregatik, gutxitan surfeatzen da hemen. Itsasuntziz errez gerturatu gaitezke, Getxoko Kirol Portutik 3millara besterik ez baitago. Han kokatuko da gunea.
Kokapena oso aproposa da, lurretik nola itsasotik primeran begiratu baitezakegu olatua eta txapelketa berezi honetaz gozatu.
Pasadan abenduak 1ean, Getxoko Kultur Etxean, ekitaldiaren prentsaurrekoa egin zen; hortara, Getxoko Alkatea, Kirol Arduraduna, Juanpe Sansirenea, Cool Shoes eta RedSand marken adierazlea, Mikel Zalakain, EHSFko adierazle gisa, eta azkenik, Aritza Saratxaga, lehiakideen adierazle bezala jo zuten.
Partehartuko duten lehiakideen zerrenda:
DAVID BUSTAMANTE BARRIKA
PEIO ETXEBERRIA GETXO
ARITXA SARATXAGA SOPELANA
JAIME FERNANDEZ GETXO
IKER FUENTES GETXO
PABLO SOLAR TORRELAVEGA
IBON AMATRIAIN ZARAUTZ
ASIER MUNIAIN ZARAUTZ
DANI DIEZ GETXO
GUILLERMO BARANDIARAN GETXO
ENEKO ACERO GETXO
IKER ACERO GETXO
Pasadan abenduaren 29an, antolatzaileek nahiko urduri jarri ziren parteei begira, itsaso handia baitzetorren urte amaierarako, baina haize kaskar batez lagunduta. Gaurko parteek berriro ere, itxura ederra aurreratzen dute. Badirudi ostegunean itsasoa gora egingo duela, baina batez ere astebururako espero dira baldintza bikainak. Adi egin beharko gara olatu parteei!