Hodei Collazok belarriko lesio batekin dago
Orain dela egun gutxi, gure surflari hoberenetariko bat nazioarte mailan, Brasilera joan zen, ekitaldi garrantzitsu batetan partehartzeko helburuarekin. Tamalez, lehiaketa hasi baino lehen, eta uretan zebilela, olatu batetik jausi egin zen eta tinpanoa bera haustu. Ondorioz, etxerako bidea hartu behar izan zuen eta errekuperazioan dabil. Zorionez, egoera ez da hain larria, eta sei astetan berriro ere, uretara sartu ahal izango da. Duda barik, sei aste hauek izango dira gogorrena, surflari gazte honentzat. Aurrera txapeldun!