Biarritz Quiksilver Maider Aristeguy txapelketa, apirilean ospatuko da
Ostiralean eman zuten ezagutzera antolatzaileak ospakizunaren data; datorren apirilaren 15-17an izango da. Ekitaldi garrantzitsu honek jadanik bere 22.edizioa ospatuko du eta berriro ere 200 lahiakide baino gehiago espero dira. Hauen artean, promesa ugari. Biarritzeko Grande Plage ospetsua izango da aurten ere eszenatokia; toki aparta, hemen jaio baitzen Europako surfa. Iparraldeko surflariak izaten dira protagonista nagusiak txapelketa honetan. Surflari ospatsuak irabazi dute lehiaketa hau askotan; hauen artean: Patrick BEVEN, Tim BOAL, Simon MARCHAND, Thomas BADY, Jean Sebastien ESTIENNE,...
Neskak ere, protagonista handiak dira ekitaldi honetan, Europako onenak partehartzen baitute: Pauline ADO, Lee Ann CURREN, Charlotte CATON, Marie DEJEAN, ...
Hegoaldeko surflariak ere jotzen dute Biarritzera, ekitaldi honetan partehartzeko helburuarekin; horregatik, arreta handiz jarraituko dugu.