noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

BODYBOARD IZANGO DA, TXAPELKETA SASOIARI ONGI ETORRIA EMANGO DIONA

30/03/2006
Aurten, inoiz baino lehenago hasiko da txapelketa sasoia. Asteburu honetan izango da, Zumaiko olatuengain. Berriro ere, El Diario Vasco izenpean burutuko da aurtengo euskal zirkuitua, egunkariarekin, patrozonio akordioa berritu ondoren.
Zirkuitua, berri ugari izango ditu, nahiz eta zaila izan, jadanik,
erreferente baita Europa mailan. Hau ez da harritzekoa, berriro ere, nazioarte mailako bodyboard bikainenak erakarriko baititu. Hauen artean, David Perez, mudu txapelduna eta beste bi kirolari aparta, Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz, "Hanton", egungo euskal bodyboard zirkuituko txapelduna.
Soberan ezagutzen ditugu hirurak eta ia beti, ranking ezberdinetako lehenengo postuak betetzen dituzte. Baina, ihaz, sorpesaren bat izan zuten Gipuzkoako kantera gaztearen eskutik, eta ziur aurten egoera hori errepikatzen dela.
Sorpresen artean, Eunate Aguirreren partehartzea baieztatu dezakegu, Europako txapelduna eta Euskal Herriko bodyboard onena.
Aurtengo joera jarraituz, badirudi, asteburu honetan ere, olatuak ondo portatuko direla; beraz ez dago aitxakirik ikuskizun eder batetaz gozatzeko Zumaiko hondartzan.
Gainera, ekitaldia aprobetxatuz, aipatutako hiru kirolarien eskutik, Euskal Herriko lehen bodyboard eskola aurkeztuko da igandean, eta faboritoak autografoak sinatuko dituzte.
Zuen zain izango gara Zumaian, asteburu osoan zehar. Ekitaldia larunbatean hasiko da, goizeko 9:00 inguru.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak