LA ARENA, NESKEN KIROLAREN ALDE
BSFren eskutik berri bikaina heltzen zaigu. Kirol anitz barneratuko duen ekitaldia hain zuzen ere. Datorren maiatzaren 28an ospatuko da lehendabiziko aldiz La Arena hondartzan, baina behin betirako ezartzeko asmoz. Bizkaiko Foru Adundia, Asfedebi eta hainbat euskal kirol Federazioen egitasmoa da hau. Emakume Kiroldi izenpean ospatuko da, eta izena adierazten duenez, emakumeei zuzenduriko ekitaldia da. Eszenatokia hondartza izango da eta horretan krossa, herri kirola, arrauna eta surfa bezalako lehiaketak eramango dira aurrera. BSF eta Erauntsi surf Taldeak, antolatuko dute surfari dagokion ekitaldia. Honetan maila guztiak barneratuko dira:sub 12, sub 14, sub 16 eta open. Neska eta emakume guztiei zuzenduriko jazoera da hau. Zuen presentziarekin, ekitaldi garrantzitsu batean bilakatu dezakegu egitasmo bikain hau.