noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

URIBE KOSTAKO SURF TALDE ETA ESKOLEI ZUZENDURIKO BILERA LARUNBATA HONETAN

31/03/2006
EHSFk eta HEGO HAIZEk datorren maiatzeko hilean gure kostaldean ospatu nahi dugun ingurugiroaren aldeko jardunaldiaren berri eman nahi izan die Uribe Kostako surf talde eta eskolei.
Ekologiaren aldeko kontzientzia zabaltzeko asmoz antolatuko den ekintza sorta baten lehen ekitaldia izango dugu hau.
Honen bi helburu nagusiak surlflarien artean ingurugiroaren eguneroko zaintzaren beharra zabaltzea eta hondakinen benetazko batza dira; horretarako eta hasiera bezala Arrigunaga eta Barrikako hondartzen arteko
Uribe Kostako tartea aukeratu izan dugu.
Bai jardunaldi hau bai hurrengoen antolaketa lanetan, EHSF eta HEGOHAIZE Surf Koop deritzon eta gure hondartzetan asmo ekologikoekin sortu den ekimen berria arituko dira elkarlanean; hala ere argi daukagu benetazko protagonistak Uribe Kostako Surf talde eta Eskolak izango
direla.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak