IKER FUENTES, EPSA ZIKUITUAREN BURU
Larunbatean amaitu zen Tapia de Casriegon, Asturiasen, ospatutako Goanna Pro txapelketa, izar bateko WQS txapelketa.
Olatu txikien gain, euskaldun ugari, sari berri baten bila surfetzen zuten; aipagarrienak, Iker Fuentes eta Txaber Trojaola izan zirelarik.
Iker Fuentes, finalera heltzen zen euskaldun bakarra zen. Azkenean, hirugarren geldituko zelarik, Pablo Gutierrezen atzetik. Garaipena, Ruben Gonzalezentzat izango zen, Portugalekoa.
Baina Ikerrek lortu berri dituen puntu hauek, EPSA zirkuituaren buru jartzen dute. Bostgarren tokian, beste faborito bat, Aritz Aranburu, bi alditan, Europako junior zirkuituko txapeldunordea izanak, orain, beste titulu baten bila dabil.