JAIME IZQUIERDOk CHILEtik IDAZTEN DIGU ETA ARICAko OLATUEI BURUZ MINTZATZEN DA
Jaime Izquierdok, bodyboarder donostiarra eta EHSFko kideak, e-mail interesgarri bat bidaltzen zigun orain dela bi egun; honetan, Chilera ailegatu berri zela kontatzen zigun, Perun izan ondoren. Hain harrigarriak iruditu zaizkigu Jaimek bidalitako argazkiak, euskalsurfen ipintzea merezi zutela. Aricarako surfaria prestatzen ari bazarete edo interesa daukazutenontzat, hona hemen, Jaimek harturiko ohar batzuk: "...Iritsi naizenetik, swell oso gogor bat egon da eta ezin izan naiz uretara sartu; olatuak egon dira, bai, lehenengo egunetan, baina itsasoa benetan harro dago, okertuta eta erabat mugituta. Itxaron beharko dut. Hemen, olatuek indar handia daukate eta benetan arriskutsuak dira. Hemengo surflariak jende zakarra dira eta benetan istorio ikaragarriak kontatzen dituzte (bidaiak, abenturak,...) Poz-pozik nago. Hainbat argazki bidaltzen dizkizuet, gaur goizean Gringo-n ateratak. Itsasoa behera egin du apur bat, imaginatu nola zegoen atzo!Handia benetan."
Ezagutu ezazu gauza gehiago Aricari buruz, euskalsurfeko argazki bilduman.