MILAKA PERTSONA HURBILDU ZIREN MAIDER AROSTEGUY TXAPELKETARA
GARAZI SANCHEZ ETA MARIO AZURZA IZAN ZIREN, HEGOALDEKO SURFLARI BIKAINENAK
Espero zen bezala, Maider Arosteguyren 22.edizioa arrakastatsua izan zen benetan. Bai eguraldia, nola Biarritzeko Grand Plage hondartzako olatuak, Aste Santua aprobetxatuz hurbildu ziren milaka pertsonak, eta noski, lehiakideen maila gorena, funtsezkoak izan ziren edizio perfektu batentzako.
Berriro ere, surflari frantsezak izan ziren protagonista nagusiak, Alain Riou edota egungo Europako txapelduna den Patrick Bevent besteak beste. Hala ere, Tanio Barreto brasildarra izan zen irabazlea, orain dela egun gutxi, Penicheko mundu txapelketa irabazten zuen bera.
Hegoaldeko surflariak ez ziren atzean gelditu eta ordezkari multzo handia joan zen Hondarribia, Zarautz, Bakio, Donostia eta Sopelanako hondartzetatik besteak beste. Hauen artean, batzuen papera nabarmendu zen: Garazi Sánchez, bikainena izan zen, neskak sub 14ko mailan irabazten zuelarik. Imanol Yeregi, final erdietara iristen zen Benjaminen mailan; baita ere Ander Mendiguren eta Alex Gironi, Minimes mailan. Estitxu Estremok finalerdietara ere iristen zen, nesken open mailan, Europa eta mundu mailako elitezko surflarien artean. Mario Azurzak hirugarren tokia bete zuen Kadeteetan eta Marcos Sansegundo, ekitaldiko faborito bat izan zen, open mailan jokatu baitzuen, final erdietara ailegatuz. WQS baten maila zuen kategoria duda barik.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Bakioko Aritz eta Juleni, ekitaldiko argazki hauek bidaltzeagatik. Euskalsurfeko argazki bilduman aurkituko dituzue.