noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ARITZ ARANBURUK EMAITZA HARRIGARRIA LORTZEN DU, ESKOZIAKO O´NEILL HIGHLAND OPEN TXAPELKETAN, 5*ETAKO WQS EKITALDIAN

03/05/2006
Aritz Aranburu bera ere, ezin zuen bere zortea sinetsi. Erdi-finaletara ailegatu zen 5*etako mundu mailako proba garrantzitsu batean, non WCT lehiakideak, beraien postu preziatuak mantentzeko helburuarekin lehiatzen duten eta WQSkoek, berriz, hauen postua bereganatzeko. Denen artean, Aritz Aranburu zarauztarraren mailako 22 urteko promesek, oztopo bat gehiago suposatzen dute maila goreneko lehiakide hauentzat. Askok, jadanik, Aritz Aranburu aurreikusten dute WCT zirkuituan, eta honetan sartuko den lehenengo euskal surflaria izango dela sinisten dute. Duda barik, bide onean dabil.
Eskoziako eszenatokia aparta izan zen benetan. Erakargarria eta gogorra aldi berean; Thursoneko uraren tenperatura benetan hotza baitago Kantauriko surflaria izanda ere. Bi eguneko platoa izan bazuten ere, azkenengo txandek, 2metroko olatu perfektuetaz gozatu zuten. Hawaiko tuboen antzerakoak sortzen zirelarik, ekitaldiko antolatzaileen aburuz.
Goi mailako euskaldun guztiak han ziren eta guztiak izan ziren kanporatuak lehenengo txandetan, Aritz Aranburu izan ezik. Erdi-finaletara iritsi zen, non Bernando Miranda brasildarraren aurka jokatu behar izan zuen, tuboetan aditua. Puntu ezberdinatsun txiki batek, urrundu zuen Aritz finalatik, emaitzak sinesgaitzak izan zirelarik. Bernandok, 9,93ko olatu perfektua harrapatu zuen; Aritzek, 9 puntuko olatu batekin erantzun zion; hunkigarria!. 7,77ko olatua izan zen gero Bernandoren beste olatu bikaina, eta Aritzek, 7,17 ko olatua harrapatu zuen orduan; hortxe-hortxe ibili zen baina azkenean finalean sartu ezinik. Ohore hori, Russell Winter britaniarra izango zuen, WCTn sartu zen lehengo surflari europearra, zeinek, brasildarra irabazi zuen 10 puntuko tubo perfektu bat surfeatu ostean, bere guraso eta bere alde zegoen afizio handi baten aurrean.
Duda barik, Aritz Aranbururen emaitza, onena izan da, WCTrantz doan bere ibilaldi desiragarrian.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak