noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ASIER MUNIAIN, EL DIARIO VASCO SURF ZIRKUITUKO LIDER BERRIA

08/05/2006
Asteburu ikusgarria izan dugu asteburu honetan Getariako Gaztetape hondartzan duda barik. Billabong-eko zirkuituko lehengo proba ospatu ondoren, igandean mutilen txanda heldu zen.
Pasadan asteburuan ospatu barik geratu zen open a maila hain zuzen ere.
Honetan, euskal surf zirkuituko 16 surflari onenak bakarrik partehartzen dute. Beraz, hasieratik amaierarte ospatzen diren txanda guztiak, berebiziko garrantzia daukate eta maila izugarria.
Itsas baldintzak onak izan ziren, baita tenperaturak eta giro ere aparta izan zen. Baina egoera erabat aldatu zen itsasgorarekin. Olatuak desagertuz joan ziren eta euri zaparrada gogorra pairatu genuen 3 orduz. Itsasbehera berriarekin berriro ere aldatu zen egoera eta falta ziren 5 txanda eraman ziren aurrera.
Maila oso altua bazen ere, egungo txapelduna, Jon garai gatxotarrak, finalera iristea lortu zuen, baina hemen, beste faborito baten aurka lehiatu behar izan zuen, Asier Muniain hain zuzen ere. Zarauztarra izan zen garailea. Askotan egon da txapela lortzeko zorian eta aurten lortzeko aukera handiak ditu berriro ere. Beraiekin batera, gainontzako 14 surflariek. Helburua ez da beraz, erreza izango surflariarentzat.
Biek goraipatu zuten gainontzeko lehiakideen maila, sari banaketa ospatu ostean. Mometu hunkigarria hau ere, Asier Muniainek, hitz batzuk izan baitzituen orain dela gutxi desagertu den lagun bati zuzendutak; amari ere, eskeini zion garaipena, amaren egunea baitzen.
Lider biek, euskal surf zirkuituan eta laster ospatuko den estatu mailako Ballantines zirkuituan kontzentratuko dituzte indar guztiak; aurten, ezbaitira helburu Europa eta mundu mailako zirkuituak. Hori bai, free surfaz gozatzeko helburuz hainbat bidai burutuko dituzte, Asier Mexikorako bidea hartuko du ostiralean eta Jonek berriz, Indonesiarantz abiatuko da.
Eguna, luzea eta gogorra izan bazen ere, inoiz baino ikusgarriagoa izan zen formato berri honi esker; surflariek erabat eskertu zuten.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak