ASTELEHENEAN BURUTUKO DIRA EPAILE IZATEKO IKASTAROAK
Euskal kostaldean burutzen diren bodyboard modalitateko txapelketetan epaile bezala lan egin nahi duenak, deialdi bat dauka astelehenean. EHSFk Bilbon duen bulegoan burutuko da epaile izateko ikastaroa. Baldintza, 18 urtetik gorakoa izatea eta federatua egotea da. Informazio zabalagoa jasotzeko edota izena emateko, EHSFra deitu beharko da aurrez aurretik: 94 473 51 25