BEÑAT ELOSUA, GIPUZKOAKO TXAPELDUNA
Giro ezin hobean ospatu da Zurriolako hondartzan Gipuzkoako Bodyboard txapelketa.
Eguraldi aldetik larubata egun eguzkitsua izan zen nahiz eta goizean lainotuta egon.
Gaur ordea lainotuta egon da, oso tenperatura onarekin eta hegomendebaleko haize
piska batekin. Hondartzan jende ugari egon da, baita ere uretan txapelketan parte
hartzen. Guztira 38 pertsonak parte hartu dute lau kategoriatan banatuta. Open
kategorian izan da parte hartzaile gehien egon dena, 29 bodyboardarrekin, 11
Dropknee, 9 Sub-18 eta 5 Sub-16-en.
Olatuak astebukaera honetan metro erdi eta metro artekoak izan dira eta maniobra
politak egiteko aukera eman dutenak. Aipagarriena Beñat Elosuak Sub-18 eta Open
kategoriak irabazi dituela oso Bodyboard ona eginez. Horretaz gain aipatu ere,
Zurriolan egon dako ikusle kopuru altua eta txapelketak izandako harrera ona.
Emaitzak hurrengoak izan dira:
Sub-16: 1- Borja Gainzarain
2- Juan Aigües
3- Borja Azurmendi
4- Borja Etxeberria
Sub-18: 1- Beñat Elosua
2- Alex Uranga
3- Unai Fernadez
4- Jon Urtiaga
Dropknee: 1- Iñigo Gainzarain
2- Ekain Egaña
3- Jaime Izquierdo
4- Aritz Aizpurua
Open: 1- Beñat Elosua
2- Joserra Martinez
3- Ekain Egaña
4- Iñaki Gorospe