EL DIARIO VASCO EGUNKARIAK, SURFAREN INGURUKO GEHIGARRIA PUBLIKATUKO DU
EHSFko txapelketen dirulaguntzaile garrantzitsuena, El Diario Vascok, beste hurrats bat eman du surfaren alde. Oraingo honetan gehigarri berri baten argitalpena iragarri digute. Surfaren inguruko gorabehera guztiak jasoko ditu,baita honen baitan barneratzen diren modalitate guztiei buruzkoak ere. Batez ere, Gipuzkoako kostaldea eta hemengo protagonistei buruz mintzatuko da. Ostegun honetan aterako da kalera lehenengo alea, maiatzak 11n.