EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ETA BODYBOARD ZIRKUITUEN FUNTZIONAMENDUA
Askok dira oraindik euskal surf eta bodyboard zirkuituetan ezarri berri ditugun a eta b mailako zirkuituak menperatzen ez dituztenak edota hauen inguruko kexkak dituztenak. Horregatik, dokumentu berria barneratu dugu euskalsurfeko lehiaketa atalean. Honetan, zirkuitu hauen funtzionamentuari buruzkoak jaisteko aukera izango duzu. Dena den, honatx, azalpena:
Euskal zirkuituko B mailan, edonork partehar dezake, bai surfean nola bodyboarden, iazko rankineko lehenengo 12 lehiakideak salbu.
Aurtengo zirkuitua, erabat independientea izango da, bere finalista eta rankin propioarekin. Proba bakoitzeko txapelduna, Kanariar uharteetarako bidaia eramango du.
Open A maila berriz, 16 lehiakidez osatuta dago beti, lehenengoak alegia. Iazko rankineko lehen 12ak eta aurtengo open b zirkuituaren rankineko 4 finalistek osatua.
12 horietatik, baten bat faltaz gero, open b 2006 rankineko lehaikidez osotuko da.
Horrela, adibidez, open a maila osotzen duten 12 horietatik, 12ak egonez gero:
- B mailako 4 bakarrik igoko dira
- 11 egonez gero, b mailatik 5 igoko dira (onenak)
- 10 " " 6 " " "
- 9 " " 7 " " "
- 8 " " 8 " " "
Eta horrela 16 izan arte.
OHAR GARRANTZITSUAK:
1) Urteko rankina lortzeko, zirkuitu osoko proba guztien puntuaketa hartuko da kontutan, alegia, 3 proba.
2) Urtea amaitzerakoan, A mailako 12 horietatik, azkenengo 4ak, B mailara jaitsiko dira.
3)B mailako lehenengo 4ak berriz, A mailara igoko dira.
Honetaz gain, bestelako informazioa nahi izanez gero, mesedez, jar zaitez harremanetan zure federazioarekin.