RANKING ETA ARGAZKI BERRIAK EUSKALSURFEN
Surfean adituak diren hainbat komunikabide ezberdinei esker, euskalsurfeko argazki bilduma, hainbat argazki ditu eskuragai, orainarte burutu diren euskal surf zirkuitua nola nesken surf zirkuituaren hasierari buruzkoak.
Orain arteko rankinak ere eguneratuak daude euskalsurfen. Hauen artean, gaur bertan jarrita, nesken surf txapelketaren ostean buruturiko surf taldeen araberako rankina. Bitxia bada ere, Getxo Surf Taldea dago buru bezala, nahiz eta bi zarauztar izan garaileak. Mila esker, alaplaya.com, Localsurf, Koldo Erauzkin eta Skatergoris-i, beraien irudiengatik eta euskal surfaren alde egiten duten lan txukun eta apartagatik.
Aprobetxatuko dugu, bide batez, surf taldeen lana ere eskertzeko, batez ere Zumaia eta Getariako taldeena; beraiek izan baitira lehengo probak jaso dituztenak beraien hondartzetan. Bere laguntza berebiziko garrantzia izan du eta erabat eskertzen dugu.