noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

TXABER TROJAOLA, BIZKAIKO TXAPELDUNA MAILA GORENEAN

22/05/2006
Azkenean posible izan da Bizkaiko txapelketa aurrera eramatea. Pasadan astean olatu barik izan ginen baina asteburu honetan olatu bikainak oparitu digu itsasoak, 1,5-2m bitartekoak.
82 lehiakide jo zuten Zierbeneko La Arena hondartzara.
Nahiz eta denak prest egon goizeko 9,30etarako, baldintzak gogorregiak ziren lehiakide txikientzako. Beraz, hauekin eta neskekin hitz egin ondoren, Bizkaiko Surf Federazioak erabaki zuen maila hauek beste ekitaldi baterako ustea. Horrela, txikiak, Ikastxiki Surf Zirkuituan izango dute aukera eta neskak berriz, datorren astean ospatuko den Emakume Kirolariaren egunean. Horrela, open eta senior mailakoak izango ziren egungo protagonistak. Berriro ere Sopelanakoak nabarmendu ziren body open mailan. Surf openen, azpimarratzekoa izan zen Miguel Cabadaren kanporaketa erdifinaletan, ihazko txapelduna hain zuzen ere.
Senior mailan berriz, lokal batek nabarmendu zen, Natxo Garai. Igandeko baldintzak apartak izan ziren eta ikuskizuna ederra benetan. Hegoaldeko haizeak eta tenperaturak, olatu bikainak ekartzeaz gain, jende mutzo handia animatu zuen.
Txaber Trojaola bakiotarra izan zen openeko garailea. 9 puntuko olatua harrapatu zuen. Bere atzetik, Borja del Saz; honek, 9,5 puntuko olatua hartu zuen, alegia, ekitaldiko bikainena. Carlos Marquesek tubo perfektua surfeatu zuen eta 3.postua betetzea lortu zuen. 4.tokian, Alfonso Fernandez, zeinek, master mailan menperatuko zuen. Bere atzetik, Josean de Andrés, Jose Artetxe eta Floren Isla Jon Ander Palenzuela.
David Perez, kanporatua izen zen finalerdietan. Txapelduna Antonio Ortiz izan zen, Iñaki Llona, Jon Ander Bengoetxea eta Aritz Larrinaga azkenik.
Senior mailan, esan bezala Natxo Garai izan zen faboritoa eta espero bezala txapelduna; ostean, Javi Diez, Julen Arroiz eta Jon Ander Palenzuela.
Azkenik, surfeko promesak, sub 18ko lehiakideak: Damian Trincado, Denis Martinez eta Gabriel Bernaola. Body sub 18an berriz, Lander Cirizak irabazi zuen; bere atzetik, Iñigo Clavel, Ignacio Gonzalez eta Ugaitz Velasco.
14,30tan amaitu zen ekitaldia.
Datorren asteburuan, Gipuzkoko txanda helduko da, eta Euskadiko txapelketan lehiaktuko duten gainontzeko surflariak ezagutuko ditugu orduan.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak