IKASTXIKI SURF ZIRKUITUA BADITU TXAPELDUN BERRIAK
Ekainak 24, larunbata, 2006ko Ikastxiki Eskola Kirol Surf Zirkuituko azken proba jokatu zen Zarauzko hondartzako olatuetan.
Larunbat guztian zehar eguraldi kaskarra izan zen, xirimiriak gelditu gabe jardun zuen egun guztian zehar. Olatuak, metro erdikoak izan ziren eta haizeak iparraldetik leun xamar jo zuen.
Zirkuituko azken proba izanik, partehartzea haundia izan zen, 2006 ko txapeldunak bertan erabakiko bait ziren. Euskal Herri osotik , Kantabriatik zein Barbados irletatik etorritako surflari gazteak izan genituen nor baino nor lehia gogorrean.
Alde batetik, larunbatean benjamin, alebin eta infantil mailetako final laurenak eta erdi finalak jokatu ziren, finalak iganderako utziaz. Bestalde, larunbatean ere, kadete mailako final laurenak jokatu ziren.
Larunbat eguerdian, otartekoak eta fruta pixkat izan ziren partehartzaile guztientzat, Karlos Arguiñano jatetxearen eskutik.
EHSF ko Sub-18 junior kategoriako final laurenak ere jokatu ziren
Larunbatean Surf jardunaldiak luze jo zuen, izan ere, maila asko zeuden jokoan eta olatuak laguntzen zutenez , udarako egun luzea aprobetxatu beharra zegoen.
Ekainak 25, igandea, larunbatean ongi merezitako eguzki izpiz betea izan zen. Izugarrizko eguraldi politta izan zen egun guztian zehar, eta larunbatean baino ikusle gehiago erakarri zituen hondartza zein txapelketara.
Olatuak , metro erdikoaak izan ziren, eta ia haizerik gabeko eguna izan zen; haizerik gabe olatuak , nahiz eta txikiak izan, garbiagoak izan ziren.
Txapelketa Zarauzko hondartzako Borgetto eremuko pikoan ospatu zen. Eskuin luzeak eman zituen piko honek, eta surflariek beren trebeziak erakusteko gai izan ziren.
Nabarmena izan zen, azken urteotako euskal gaztetxoen hobekuntza, mailari dagokiolarik. Maniobra onak eta olatu landuak ikusteko parada izan zuten , bertara hurbildutako guztiek.
Igandea, larunbatean azken orduan atzeratutako benjamin kategoriako erdi finalekin hasi zen. Ikuskizuna ederra benetan, gazteenak beren kabuz olatu artean moldatzen ikustea. Ondoren nesken mailako final laurenei ekin zitzaion; neskek open maila berezia izan dute zirkuitu guztian zehar. Aipatzekoa nesken partehartzeak izaniko gorakada azken urteotan.
Eguerdian, otartekoak banatzen hasi orduko eman zitzaien hasera finaleei. Elkar bazkazduz finalak ikusteko aukera izan zen guztientzat.
Lehia gogorrak ikusi izan ziren ia final gehienetan, eta txapeldunen emozioak azken sari banaketararte iraun zuen.
Arratsaldeko seirak aldera, maila guztientzako sari banaketa ospatu zen. Guztiek izan zuten oparirik: zirkuituko garaikurra eta kamiseta, aldizkaria, DVDa, EHSF pegatinak eta puntera, parafina ; merezitako opari ugari izan zituzten gaztetxoek , eta baita amatxoren batek ere.
Amaitzeko, eta partehartzaile guztien artean, Zarauzko Moor Surf Dendak oparitutako Moor Surf Taula berri bat zozketatu zen , irabazlea Maialen Calleja zumaiarra izan zelarik.
Honenbestez , eman zitzaion amaiera gaztetxoenen surf festari.
Ezin agurtu, eskerrak eman gabe, GSF eta BSFri zirkuitua antolatzeagatik, eta EHSFri bere babesa emateagatik.
Hurrengo urtean, gehiago eta hobeto.