noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

BALLANTINE´S ZIRKUITUKO TXAPELDUNA IZAN DA ESTITXU ESTREMO

23/07/2006
Ballantine´s zirkuitua bueltatu da eta berriro ere euskal surflariak protagonista handiak izan dira. Aurtengo berritasunen artean, nesken zirkuitua barneratu da eta honetan euskal surflari bikainena izan da txapelduna Sopelanan lehendabiziz ospatutako proban: Estitxu Estremo, ziurrenik egungo surflari bikainena Europan, garailea izan da eta asteburuko protagonista, 8,33 puntuko olatua surfeatu duelarik. Iker Fuentes, Asier Muniain eta beste hainbat surflarik paper ederra egin dute baina momentuz, Lenny Perdomo dugu zirkuituko buru. Oraindik, beste 3 proba garrantzitsu falta dira.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak