EUSKAL SELEKZIOAK GARAIPEN BERRIA LORTU DU
Euskal surf selekzioa, heldu berri da eta inoiz baino domina gehiago ekarri ditu: urrezko 6, zilarrezko 7 eta brontzezko beste 5.
Taldea, GARAk babestuta eta 20 surflarik osotua, orain dela astebete atera zela, Ingaterrako Cornwall-era: Porthtowan eta Gwithian hondartzetara. Han, beste sei selekzioei aurre egin behar izan zien Itsas Joku Interkeltiarretan; arerio indartsuena, Cornnwall-eko taldea zelarik.
Olatu gutxi izan genituen aste osoan zehar, azkenengo bi egunetan izan ezik; orduan, ia 2 metroko olatuetaz gozatu genuen eta finalak, beraz, ikusgarriak izan ziren, batez ere surf eta body open-ekoak, 4 finalistetik, 3 euskaldunak baiziren: surf openen, aurtengo euskal surf zirkuituko txapelduna irabazten zuen, Jon Garai; bere atzetik, Marcos Sansegundo eta Asier Muniain. David Pérez, munduko txapelduna, urrezkoa ere lortzen zuen body openen; atzetik, zillarrezko bi dominekin, Antonio Ortiz, zeinek drop knee mailan ere postu berbera lortzen zuenak. 4., Aritz Larrinaga izan zen. Eunate Aguirre, nesken mailan, urrezkoa ere eraman zuen, erabat merezita! Gauza bera egin zuen Myrian Imaz surflariak; bere atzetik, brontzekoarekin, Europako txapeldun ordea: Estitxu Estremo. Urrezkoa ere gure promesak: Beñat Elosua body sub 18an eta Mario Azurza surf sub 16an.
Zillarrezkoa gure masterrarentzat, Mikel Troitiño, Alex Uranga, body sub 18koa, Asier Makeda surf sub 16an, eta Alex Gironirentzat ere, sub 14an.
Brontzea lortu zuten Ander Ugarte surf sub 18an, bere atzetik, 5.tokian Juan Martinez-Inchausti. Brontzekoa ere, Borja Agote surf sub 14an eta Mario Azurza Longboard sub 18an. Modalitate honetan azpimarratzekoa izan zen ere, Mikel Urigoitiaren papera, bikaina, laugarren postuan.
Talde osoa aritu zen bikain, bere harrera ere aparta izan zen Inglaterran, eta emaitza, ezinhobea, Europako surf selekzio onenaren islada.
Azpimarratzekoa da, surf selekzioak lorturiko puntuak ezinbestekoak izan zirela Euskadiko garaipenarako; non, hainbat taldek partehartzen duten, hauen artean arraun eta belako euskal selekzioek. Hauek ere, erabat goraipatu zuten surflarien lan ederra.
SURF EMAITZAK
1-EUSKADI
2-CORNWALL
3-BRETAÑA
4-GALICIA
5-IRLANDA