PAPER BIKAINA JORRATU ZUTEN GURE JUNIORRAK CAPARICAKO PRO JNIOR TXAPELKETAN
Mutilen artean, Indar Unanue eta Marcos Sansegundo izan ziren azpimagarrienak. Marcos, erdi lesionatuta bazebilen ere, final erdietara iristea lortu zuen. Indar, ezinhobe estreinatu zen pro junior zirkuituan.
Txaber Trojaola eta Mario Azurza ez zuten zorte handirik izan. Egia esan, baldintzak nahiko kaskarrak izan ziren.
Neskak, asteburuko protagonistak izan ziren; hoberena, Garazi Sánchez izan zen, 14 urterekin, arrakasta handz heltzen zen final erdietara, Europa eta munduko juniorren kontra lehiatuz. Hauen artean, Pauline Ado, munduko junior txapelduna eta Hendaiakoa.
Denak daude jadanik, Amadoko hondartzan, hurrengo probarako prest. Gure junior bikainenak sasoi gogorra hasi dute jadanik.