BIHAR HASIKO DA EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO BIGARREN PROBA
El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko bigarren proba bihar hasten da. Donostiako Zurriola hondartza izango da eszenatokia. Jadanik, irudikatuz doaz aurtengo txapeldunak. Open mailan, ugari eta aski ezagunak dira faboritoak: Asier Muniain, zirkuituko buru momentu honetan, askotan egon da txapela eramateko zorian eta azkenaldi honetan, final askoren protagonista izan da, Ballantine´s zirkuituan nola euskal selekzioak Inglaterran ospatutako finalan adibidez. Bere atzetik rankinean, beste faborito bat, Jon Garai, Inglaterratik urrezko domina ekarri berri duena.
Baina hauek ez dira faborito bakarrak; izan ere, garaitzea ez da gauza erraza izango berainetzat, beste surflari ezagun asko daude eta gazteek ere, aukera ugari dituzte txapela lortzeko, besteak beste, Marcos Sansegundo.
Ekiatdlia bihar hasiko da goizeko 9,30tan eta aseburu osoan egongo da ikusgai La Zurriolan.