EL DIARIO VASCO EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUKO 2.PROBAN PARTEHARTZE HANDIA EGON ZEN
Ia desesperagarria izan zen pasadan asteburuko egoera meteorologikoa, tenperaturak era nabarmenean jaitsi baitziren. Horren errua, Galiziatik zetorren iparreko haize gogorrak zuen. Honek, olatuak zapaldu ere egin zituen eta olatu parteek metro bateko olatuak iragartzen bazituzten ere, hauek ia ikusgaitzak ziren, haizea zela eta. Bai euskal kostaldea, nola kosta espainiarra eta frantsesa batez ere, erabat nahasita zegoen, eta horrek asteburuan ospatu beharreko hainbat surf ekitaldi oztopatu zituen. Baina berriro ere, salbuespeneko egoera izan zen Zurriola hondartza gipuzkoarrean bizi izandakoa. Hemengo olatuak, nahikoak izan ziren , el diario vasco euskal bodyboard zirkuituko 2. proba aurrera eramateko.
Baldintzak ez ziren oztopoa izan hara hurbildu ziren ehun lehiakideentzat. Izan ere, errekor historikoa izan zen, 80 lehiakideen partehartzearekin. Hauen artean, EHko lehenak, baina baita,Kantabria, Frantzia eta Asturiasetik etorritako bodyboarderrak ere. Hauek, gero eta presentzia gehiago dute euskal zirkuituan.
Borja Gainzarain bertoko surflaria maila gazteenean irabazten zuen bitartean, alegia, sub 16koetan, Asturiasetik etorritako bodyboarder ezaguna, markak hausten zituen berriro ere, oraingo honetan sub 18koetan.
Hau ez zen sorpresa bakarra izan, izan ere, Andaluziatik etorritako Raúl Fernándezek open b mailan irabazten zuen.
EHko aipagarrienak, faboritoak beti eta aski ezagunak, garaitzea lortzen zuten open a maila gorenean. Munduko txapelduna, David Perezek maila honetan irabazten zuen, bere atzetik, Aritz Larrinaga, eta noski, nesken mailan, Eunate Aguirrek, lehengo postua lortzen zuen. Euskaldun bakarra izan zen finalean, gainontzeko hiru finalistak, Kantabriatik etortzen baiziren eta gero eta ezagunagoak dira euskal zirkuituan.
EMAITZAK:
OPEN A:
David Perez
Aritz Larrinaga
Sergio Cortinat
Beñat Elosua
OPEN B:
Raul Fernandez
Sergio Cortinat
Sergio Viña
Unai Fernandez
FEMINAS:
Eunate Aguirre
Deva Martin
Silvia Ramos
Conchi Anillo
SUB 18:
Luis Caval
Alex Uranga
Beñat Elosua
Unai Fernandez
SUB 16:
Borja Gainzarain
Arri Garmendia
Alfredo Herreros
Iñigo Clavel