noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

SIMON MARCHAND ETA MYRIAN IMAZ IZAN DIRA ASTURIASEKO BALLANTINES´EKO PORTAGONISTAK

29/08/2006
Ballantine's zirkuitu ospetsuaren bigarren proba, ospatu zen pasadan asteburuan . Estatu espainoleko surflari bikainenak bildu ziren han. Horien artean, euskal surflari ugari; azken hauek izan ziren duda barik protagonista handienak. Xixon -ekio San Lorenzo hondartzan eraman ziren aurrera lehenengo txandak . Bigarren eguna berriz, Salinasen garatu zen, olatu gehiago izaten baitira hemen.
Oso final euskalduna izan zen openekoa; 4 finalistetatik, 3 EHkoak baitziren. Bestea, Michel Velasco kantabriarra izan zen, 3. tokia bete zuen. 4., Oier Illarramedi surflari zarauztarra izan zen. Lehengo bi postuetan zirenek, lehia handia izan zuten. Alde batetik, Iker Fuentes, bestetik, Simon Marchand, iparraldeko surflari bakarra, Hendaiakoa. Europako eta mundu mailako txapelketa garrantzitsuenetan ikusten dugu surfari bikain hau. Estatu espainarrekoak ez diren surflaiek ez dute inoiz zirkuitu honetan partehartu; baina oraingoan, iparraldetik etorritako surflari bakar honek irabazi zuen, a ze kasualitatea! Puntu baten aldea egon zen Marchand eta Fuentes getxotarraren artean.
Emakumeek ere badute beren aukera beren surfa erakusteko. Maila izugarri ona erakutsi zuten berriro ere. Gutxi egin daiteke gure bi arerio bikainen aurka. Bi lagun eta aurkari hauek izan ziren berriro ere protagonisak eta finalaren adierazleak: Estitxu Estremo eta Myrian Imazen artean zegoen lehengo postua, eta haiekin Kantabriatik etorritako bi surflari. Gertu samar ibili baziren ere, azkenean, zarauztarrak irabazi zuen.
Laster, Donostiakoa iritsiko da, gustokoenetarikoa. Orain arte EHko surflariak izan dira protagonistak, eta ez dute aitzakiarik podiumean ez jarraitzeko. Baina, jakitera eman digutenez, maila handiko surflariak datoz. Izan ere, horrek ematen dio ospea zirkuitu garantzitsu honi. Groseko olatuek Salinas eta San Lorenzokoek bezain ondo portatzea espero dugu.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak