ASIER MUNIAIN ETA ESTITXU ESTREMO, 2006.EKO BALLANTINES ZIRKUITUKO TXAPELDUNAK IZANDATU DIRA
Espero bezala, euskaldunak menperatu dute berriro ere Ballantine´s zurkuitu ospetsua, nahiz eta Kantabriako lehiakideak gertu samar ibili. Izan ere, Kantabrian ospatu baizen zirkuitu honetako 4. eta azken proba. El Sardindero eta Liencres-eko hondartzetan ospatu behar izan zuten, itsas baldintzen arabera, baina orohar nahiko olatu onak izan ziren. Asier Munian zarauztarrak bikain aritu zen txapelketa osoan, eta merezita zeukan garaipena. Hala ere, azpimarratzekoa da beste euskaldunen papera; besteak beste, Miguel Cabadaren paper ederra lehengo txandetan, edota Iker Acero eta Jon Garai surflari ospetsuek jorratutakoa.
Esan bezala, Kantabriako lehiakideak fin aritu ziren eta azpimarratzekoa izan zen Espainako surflari bikainenetariko baten papera, Pablo Gutierrezena hain zuzen ere. Baita Pablo Solarrena ere, izan ere, azken proba honetako garailea izendatu zuten.
Nesken mailan, sorpresa handirik ez; berriro ere euskaldunak izan ziren protagonistak. Lehenengo postua, gure surflari bikainena lortu zuen, Europako bikainenetariko bat duda barik, Estitxu Estremo. Bere atzetik, beste surflari handia eta laguna ere, Myrian Imaz zarauztarra. Lore Eizaguirre gaztea ere primeran aritu zen.