EUSKADI TXIKI TXAPELKETA ARRAKASTA HANDIA IZAN DU
Euskadiko 40 surflari gazte onenak bildu dira Arena hondartzan ospatutako ekitaldi honetan. Itsas baldintza ederrak izan dituzte eta eguraldia ere bere alde egon da, jende asko animatu delarik. Maila altua egon da eta 5 maila ezberdin garatu dira. Sub 14an, Alex Gironi gazteak menperatu du, Asier Makedak berriz sub 16an eta sub 18an Unai Arizetak. Azpimarratzekoa izan da Borja Gainzarainen papera, bai bodyboard sub 16 nola sub 18an menperatu duelarik.
Datorren astean, helduen txanda izango da.