noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

AIB ELKARTEA DEUSEZTATU DUTE

06/11/2006
Berri txarrak iritsi dira gaur EHSFra. Bodyboard adituek sortutako AIB elkarteak hurrengo prentsa oharra bidali du bere deuseztapena igorriz:
"AIB DEUSEZTATU DUGU
3 urte eman ditugu bodyboard kirolaren aldeko lana egiten eta orain, lan hau eten egiteko momentua iritsi delakoan gaude. Egungo egoera latzak bultzatu gaitu erabaki gogor hau hartzera.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu gure lana aurrera eramaten lagundu gaituzuen guztioi. Imaginaezinak ziren gauzak lortu baititugu: web orrialde bat garatzea, bideo emanaldiak, txapelketak,... Erreflexiorako unea izan daiteke hau.
Idei berriak eta egitasmo berriak sortzera animatzen zaituztegu.
Agur bero bat eta uhin ederrak.
Asociación Internautas Bodyboard (AIB)
www.aibodyboard.com".

Sorpresa alai eta handia izan zen beraien sorrera eta kirol honen alde egindako lana, erabakikorra eta ederra erabat. Erreflexiorako unea besterik izatea espero dugu.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak