EUSKAL SURFA PROTAGONISTA IZAN ZEN ATZO SOPELANAN, TXOPEL SARI BANAKETAN
Atzo, arratsaldeko 21:00etan, Sopelanan, sari garrantzitsuak banatu ziren. Euskal gizarteko jende ospetsua bildu zen udaletxean, Julio Ibarrak kazetariak aurkeztutako ekitaldian. Alde batetik, surf eta bodyboard modalitateetan berezitutako kazetaritza sariak banatu ziren. 3 modalitate ezberdin barneratzen zituzten sariek: telebista, prentsa idatzia eta argazkilaritza. Saria jaso zuten hiru pertsonaiak aski ezagunak dira surf munduan. Zuberoa Andrés, EHSFko komunikazio arduraduna, ETBk emititzen duen Surf in´ Euskadi saioagatik izan zen saritua. IKer Basterretxea, "Roke", bere argazkiengatik izan zen saritua eta prentsa idatzian aldiz, Alvaro Vicente, Diario Vasco egunkarian egiten duen lanagatik. Baina sari hauetaz gain, beste sari garrantzitsu batzuk ospatu ziren, jadanik ezagunak herri honetan eta Txopel izenekoak. Hauetan, Sopelanaren alde lan egiten dutenak saritzen dira. Hauen artean, surflari ospetsu asko saritu ziren. Hauen artean, Euskal Bodyboard Eskola: EBE. Honen sortzaileak: Aritz Larrinaga, David Perez eta Antonio Ortiz elitezko kirolariak eta Sergio Camprubi eta Gonzaga Pardo bodyboarderrak, EHSFn urte askotan lan egin duten pertsonaia ezagunak. Baina duda barik txalo gehien jaso zituena eta Sopelanako surfaren irudia dena, "Zumo" izan zen. Gau berezia beraz eta pozgarria euskal surfarentzat. Zorionak guztioi!