noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

OIER ILLARRAMENDI EUSKADIKO TXAPELDUN BERRIA

06/11/2006
Surf txapelketen sasoialdia amaitu berri da Euskal Herrian. Azken surf proba, Euskadiko txapelketa alegia, asteburu honetan ospatu da La Arena hondartzan, Muskiz eta Zierbena artean. Bizkaia eta Gipuzkoako txapelketetan izandako surflari onenak bakarrik partehartu dute ekitaldi honetan. Maila handiko 60 bat surflari. Gauza bitxia gertatu zen. Gure hondartzek, ekialdeko itsasoa jaso zuten asteburu honetan. Hau dela eta, olatuak era ezberdinean eta piko berrietan jaiotzen ziren. Horregatik, azpiegitura osoa lekuz aldatu behar izan genuen. Hala ere, baldintza onak izan gnituen.
Larunbatean bodyboard modalitateko lehiakideak izan ziren protagonistak baina batez ere, bat: Beñat Elosua, body openeko mailan irabazten zuelarik.
Iganderako utzi ziren gainontzeko mailak eta modalitateak. Egun luzea izan zen atzokoa, baina behintzat eguzkia alde izan genuen. Aski ezagunak diren surfariak menperatu zuten, batez ere ohiko modalitateetan. Horrela longboarden, Kepa Alvarez donostiarra izan genuen txapeldun.
Senior eta master mailak, txapelketa honetan bakarrik ospatzen direnak, beste surflari ezagunek menperatzen zituzten. Senior mailan, surflari lokal ezaguna, ziur asko onena, Natxo Garaik irabazten zuen. Masterren berriz, Alfonso Fernandezek.
Benetan gazteak izan ziren partehartu zuten neskek. Azkenean, Idoia Meabe zarauztarrak menperatu zuen.
Surf openen, beste faborito bat, askotan euskal zirkuituan ere faboritoa: Oier Illarramendi zarauztarra eta beraz egungo txapelduna.
Horrela ba, aurtengo surf sasoialdia arrakasta handiz bukatu da.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak