EHSFk 6.575€ banatu ditu surf taldeen artean
Sortu zenetik, EHSFk, surf taldeen artean dirulaguntzak banatzen dituen surf federazio bakarra da. Urtero, 6.000€ inguru banatzen ditu surf taldeek haien ekintzak eta egitasmoak aurrera eraman ditzaten. Aurten, 6.575€ banatu ditu hurrengo herrietako surf taldeen artean: Orio, Zarautz, Zumaia, Deba, Bakio, Laga, Barrika eta Sopelana. Hauetaz gain, beste bi taldeei ere eman zaie laguntza, beren sorrera berriagatik: Mohurea eta Uhingain izan dira. Lehenengoa, Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko surfaren alde egingo du lan, eta bigarrena berriz, Hondarribian finkatzen da. Laguntza hauekin, surf talde guztiek haien lana aurrera eramateko erreztasun handiagoa izatea espero dugu, azken finean berebiziko garrantzia daukate tokian tokiko surfa, baita euskal surfa ere bultzatzen.