Getariako Gaztetape Surf Kirol Elkarteak badauka lokala
Berebiziko garrantzia dauka surf taldeentzat, lokal bat izatea, haien ekintzak garatzeko eta tokian tokiko surfa ezartzeko.
Hala ere, badira oraindik hego Euskal Herrian, lokalik ez daukaten surf talde gutxi batzuk eta errealitate hori aldatzeko nahian lan egiten dute EHSFk eta euskal surf taldeek batera. Askotan erantzun positiboak jasotzen dira eta hala suertatu da Getarian aste hontan. Hemengo udalak ofiziala egin du berria eta lokal bat eskeiniko die surf taldeko kideei. Duda barik berri handia! Zorionak taldeari eta eskerrik asko Getariako udaletxeari ere, berriro ere, surfaren aldeko apostu berria egin duelako.