noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

BIDAIATZEKO ORDUA HELDU DA

25/01/2007
Badirudi, Euskal Herriko olatu ederrak ez dutela gure surflari bikainenak geldiarazten bidaiatzerako orduan. Izan ere, sasoi hau hautatzen dute bidaiak burutzeko. Une aproposa da ur epelagoen bila abiatzeko, baita, aldizkarientzako surf erreportai ugari garatzeko ere, txapelketen sasoialdia heldu baino lehen. Horrela ba, gure emakume surflari aipagarrienak, Kanariar Uharteetarako bidean daude jadanik. Myrian Imazek eta Estitxu Estremok ondo dakite bizitzaz gozatzen!
Surf saio bikainak opa dizkiegu, baita atseden pixka bat ere gomendatzen diegu; azken finean, Myrianek esanberri digunez, ez zen oso pozik geratu ihazko denboradiarekin eta Estitxuk berriz, unibertsitatera bueltatu da. A ze emakumea! Nola edo hala, laster ikusiko dugu bien erreportai ederra Surf Limit aldizkarian, haiekin batera, "El negro" bezala ezagutzen den argazkilaria joan baita Kanariar Uharteetara. Eunate Aguirrek ere, gure bodyboarder gustokoena, ur epelen aldekoa delakoan gaude; itxuraz, ez du Hawaitik bueltatu nahi. Aprobetxatu beharko! Halako paradisuetara joateko aukera izan ez dutenek ere, bere erreportai surferoa egiteko aukera izango dute. Txaber Trojaolak Cadizerako bidea hartu berri du, eta hemetik gutxira honi buruzko erreportaia ikusiko dugu Surfer Rulen. Askok berriz, etxean geratzeko hautaketa egin dute, olatu politak baititugu hemen ere, baina ziur atzera eta aurrera ibiliko direla hilabete hauetan, sasoialdi berria hasi baino lehen, behar bezala entrenatzeko. Bitartean, gu ere, etxeko olatuetaz eta gure surflaien erreportaiaz gozatzeko aukera izango dugu; ez dago batere gaizki!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak