Emkumei zuzendutako WCT txapelketa ospatuko da Liencresen
ASPk, 2007.eko egutegi berria eman du ezagutzera. Honetan, ohiko txapelketak baieztatzeaz gain, bi eszenatoki berri sartu dituzte. Gizonen WCT zirkuituan, Rip Curlek, Txileko spot sekreturen baten antolatuko du proba berria ekainak aldera. Emakumeen WCT zirkuitua, Kantrabriako Liencres hondartzan izango du beste proba bat irailak aldera; beraz, aurten, bi WCT txapelketa ospatuko dira estatuan, Mundakako Billabong Pro ekitaldia ere baieztatu baita.