Keala Kenellyk agur esan dio WCTri
Historiako surflari onenetariko bat eta egun, emakumeen top 16 ospetsuan kokatzen den Keala Kenelly hawaiarrak, agur esan dio WCTri. Bere sasoi onenetariko batean egin du, beraz, arrazoi dezenteak izango dituelakoan gaude. Aitortu duenez, bere bizitzan denbora luze betetzen duten gauzei eskeini behar die arreta orain. Espero dugu laster lehiaketara bueltatzea edo behintzat surfera, ikuskizun ederrak eskeini baititu beti.