noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Olatu ederrak baina ez erraldoiak

19/01/2007
Oxbow Punta Galea Big Challenge txapelketa ospatzeko baldintza ederrak espero ziren gaur eta egia esan hala izan da neurri batean: eguraldi zoragarria, haize eta itsasoaren norabidea ere egokia zen, eta olatuen tamaina dezentea izan dute, 2,30-3 metro tartekoa. Zoritxarrez tamaina horrek ez du ezarritako gutxienezkoa bete, alegia, 4metroko altuera, eta horregatik bertan behera geratu da deialdia. Hala ere, hedabideek, publikoak eta surflariek animatuta, erakuskizun txiki batez gozatu dugu. Besteak beste, Pablo Solar, Zumo, Iker Fuentes edo Pello Etxeberriaren eskutik.
Oraindik beste bi hilabete luze falta dira itxarote epea agortzeko, beraz, beste aukera anitz izango ditugulakoan gaude. Hala espero dugu.
Bitartean, gaurko baldintzak aprobetxatuta, hainbat spot ezberdinetan surfeatu dute gure surflariak: Meñakoz, Mundaka eta batez ere La Central izan dira hautatutako eszenatokiak. Azken honetan ikuskizun ederra eskeini dute Asier Muniain eta Pablo García zarauztarrek motor bategaz lagunduta.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak