noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Ibon Amatriain, Axier Munian eta Eunate Aguirrek jaso zuten EHSFren sari berezia

05/02/2007
Arratsaldeko 19,30tan hasi zen Zumaiako Oxford eraikinan, EHSF Gala 2006. Jende multzo bikaina bildu zen, musika eta edariak izan ziren lehen minutuak animatu zituztenak. Lan ederra egin zuen ZISKEk, lokala apainduz eta katering-a prestatzen.
Aurrera ekin genion galari, Jon Aspuruk, mikroa hartu zuenean.
Beti bezala, Ikastxikiko garaileak izan ziren hasierako protagonistak: Imanol Yeregi, sub 12ko txapelduna, Alex Gironi, sub 14koa, Asier Makeda, sub 16koa eta Leticia Canales, neskeen mailan. Iulen Elkoro, GSFko Idazkaria eta EHSFko Zuzendari Teknikoa izan zen sari hauek banatu zuena.
ZISKEko lagunek ere zenbait sari eman zituzten, presidentea bezala, Miguel Manterola edota Unax Aizpurua. Zumaiako Kirol arduradunak ere han izan zen txapelak banatzen, Axier Esnal. Lore Eizaguirrek sub 18koetan txapelduna izateagatik eraman zuen txapela eta Myrian Imazek berriz, openen.
Bodyboard-ak ere protagonismo handia izan zuen. Iñigo Clavelek sub 16koetan irabazi zuen eta Alex Urangak berriz, bertokoa gainera, sari bikoitza eraman zuen, sub 18koetan eta open B mailetan irabazteagatik. Txalo ederra jaso zuen.
Aitziber Aberasturik bodyboard Neskak mailan irabazi zuen eta David Perez, mundu txapelduna, openen izan zen garaile.
Mikel Zalakainek, EHSFko epaile arduradunak ere hainbat sari banatu zituen. Juan Martinez-Intxaustik, sub 18koetan garaile, jaso zuen saria; baita Kepa Alvarezek ere, txapeldun izatera ohituta dagoen longboarder donostiarrak, txapela jaso zuen.
Ander Ederra, open Bn eta Asier Munian maila gorenean, izan ziren garaileak.
Jokin Arroyo, EHSFko kudeatzaileak, hitz batzuk esan zituen ekitaldia aurrera jarraitu aurretik. Batez ere ZISKEko lagunen lana eskertu zuen.
Afaritxo bat, edariak eta sasoaildia laburtzen zuen bideo emanaldia etorri zen gero. Horren ostean, EHSF sari bereziak banatu zituen, momenturarte sekretupean gordetzen direnak. Aurtengo saridunak, Ibon Amatrian, Axier Munian eta Eunate Aguirre izan ziren, surf eta bodyboard-aren alde egiten duten lanagatik, hala nola bere ibilbideagatik. Oscar Larzabalek, Local Surf aldizkariaren arduraduna, baita Hector Bangok ere, Asturiaseko Surf federazioko presidentea, sariak banatu zituzten. Azken honek, Rodileseko olatuan gertatzen ari dena kontatzeko ere apobetxatu zuen; larunbatean bertan ospatzen baizen kontzentrazio berria, olatua babesteko. Kasualitatea, berak eraman zuen, Kanariaserako bidaia; beste bidaia bat, O´NEILL traje bi, MOOR surf taula, ARIN bodyboard bat, 3SESENTAko kamisetak eta aldizkariak, COOL, REDSAND eta 69SLAMeko arropa, HEBE eta SURFER RULEerako harpidetzak eta ADIKTIONeko bideoak izan ziren publiko artean, zozketa bidez, banatutako opariak.
Bideo emanaldi gehiago eta musika ederra eman zioten amaiera galari. Lagunen artean eta giro ederrean ospatu zena.
Eskerrik asko, ZISKEri eta han izan zen publikoari, berriro ere gala berezi eta dibertigarria ahalbidetu zutelako.
...
Sei urte daramatza EHSFk urteko surf festa antolatzen. Bizkaia eta Gipuzkoa artean ospatzen da beti, era alternatiboan. Aurten, Gipuzkoa tokatzen denez eta lehendabiziko aldiz, Zumaian izango da. Honetan urteko surflari onenak saritzeaz gain, EHSFk bestelako sariak ere ematen ditu, surfaren alde lan handia egiten duten pertsona edota elkartei zuzenduta. Musika ederra, janari gozoa, surf bideoak, zozketak eta sopresa ugari biltzen ditu beti surf festa honek. Gero eta lagun gehiago biltzen gara ekitaldi honetan, horregatik, Zumaiako Oxford eraikina hautatu da jaia ospatzeko. Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkarteko kideen laguntzarekin, aurrera eramango dugu jaialdi hau datorren otsailak 3an arratsaldeko 7retatik aurrera. Guztiok zaudete gonbidatuta, noski!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak