Zuzendaritza berria ASP elkartean
ASPk (Association of Surfing Professionals) egutegi berria aurketeaz gain, zuzendaritza ere berritu egin du aurten. Dave Mailman da orain ASP Europako Presidentea.
François Payot, 20 urtez ASP Europa elkartearen buru izandakoa, bere lekua utzi du nahiz eta ASPn lan egiten jarraituko duen.
Dave Mailman, Hossegorreko Volcom etxearen jabea da eta denbora luze eman du Quiksilver Europako marketing arduradun bezala. Orain, kontinenteko surf lehiaketa nagusienak antolatuko ditu; izan ere, bere apostu handiena, O’Neill Highland Open eta La Santa Surf Pro txapelketa ezagunak mantentzea eta hobetzea izango da.
Jan Holzer, bere garaian tour manager izandakoa, ASPra bueltatzen da, oraingo honetan presidente-orde bezala. Idazkari Nagusia, Gerard D’Avezac izango da.