noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Jaime Fernandezek Oxbow Punta Galea Big Challengeko olatu handiena surfeatu du

11/02/2007
Gaur ospatutako olatu handiko txapelketa, sasoialdiaren ikusgarriena izan da duda barik.
Goizeko 11.30tan bildu dira surflariak eta antolatzaileak itsas baldintzak aztertzeko asmoz. Getxoko Galeako olatuak konstanteak ziren eta 4 metroko altuera gainditzen zuten, alegia, beharrezko gutxienezkoa. Posible izango zen beraz txapelketa aurrera eramatea eta ikusgarria izango zen erabat.
Horrela ba, 12,30tan, ekitaldirako pestatutako untzi ofiziala atera da Getxoko kirol portutik. Bertan, antolatzaileak, kazetariak, argazkilariak eta kamara operadoreak zihoazen. Handik minutu gutxira sekulako ikara izan dute. Olatu erraldoi batek, untzi gainetik salto egin eta ia-ia buelta eman du untziak; ikara eta egoneza ikaragarria pairatu dute guztiek. Egoera ez zen hobeagoa uretan. Lan handia izan dute surfariak olatuengain mantentzeko. Baina lurrean aurkitzen zen publiko handiak ikuskizun ederraz gozatzen ari zen.
Iker Fuentesek, haitzetatik atera behar izan da, itsaskiak bultzatuta eta 2metroko aparren artean. Iker Acerok berriz, bere ohola galtzen zuen eta Jaime Azpirozek berriz bitan apurtzen zuen bere surf taula.
Gainontzekoek, zailtasun handiz mantentzen ziren uretan. Jaitsierak ikusgarriak izan dira, ikusgarriena Iñigo Idigorasena izan da, eta horregatik saritua izan da wipe out ederrena burutzeagatik; Pablo Garcíak ordea, jaitsiera ederrena burutu du.
Baina egungo olatu handiena Jaime Fernandezek surfeatu du. Pablo Solar kantabriarra, surflari osotuena izan da. Horregatik lortu ditu 1.200 euro; Jaime Fernándezek sari potoloena eraman du, 1.700; 900 euro Pablo Garcíarentzat izan dira eta 600 Iñigo Idigorasentzat . Gainontzekoek, 200 euro lortu dituzte partehartzeagatik; erabat merezita, ausardi aparta erakutsi dutelako. Guztira, 6.800 euro banatu dira.
Getxoko Kirol portuan burutu da sari banaketa, ehundaka pertsonen aurrean. Antolatzaileek publikoaren txaloak eskertu dituzte, baita hedabideen papera eta noski surflariena ere.
Eskerrak eman nahi dizkiegu OXBOWko lagunei, ekitaldi hau babestegatik, baita Cool eta Redsand-i ere. Laguntzaileen artean, azpimagarria izan da, Itsas Gurutz Gorriaren lana. Eskerrik asko.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak