Hodei Collazoren surf taula eta EHSFko arropa zozketatuko du Euskadi Irratiak
Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan surfari eskeintzen den tartean zozketa berezia antolatu da. Hodei Collazo surflariak bere tabletako bat eskeini du, entzuleen artean sari moduan emateko. Pukas etxeko tabla da, Tokoro shaperrak zarauztarrari Hawaien egindakoa. Hodeik txorkatileko lesioa izan ondoren erabili zuen gehien, bere esanetan, Frantziako Landetako olatuetan batipat. Tablaz gain, irratsaioko kolaboratzailea den Euskal Herriko Surf Federazioak emandako arropa ere zozketatuko da.
Zozketan parte hartzeko SMS mezua idatzi behar da, 7711 zenbakira. Hurrengoa idatzi behar da: eirratia surf izen-abizenak. Bakoitzak nahi adina mezu bidali ditzake. Zozketa, saioan zehar egingo dugu, datorren apirilaren 9an.